
Merkataritza araudia
Dokumentu honek merkatarientzat egunerokoan sortzen diren zalantzak modu argi eta praktikoan argitzen ditu. Bertan azaltzen da zein diren bete beharreko obligazio nagusiak (erreklamazio-orriak, prezioen informazioa, ticketak…), eta baita zein diren merkatariek duten erabakitzeko tartea (adibidez, itzulketen politika edo establezimenduko arauak).
Gainera, ohiko egoeretan nola jokatu zehazten du: itzulketak, online salmentak, lapurretak, argazkien erabilera edo beherapenak. Azken batean, eguneroko kudeaketan segurtasun handiagoz jarduteko eta araudia behar bezala aplikatzeko tresna erabilgarria da.